Hiritarrok.net CuadernosCiudadanos.NetEuropaPress.NETun bloc per a cada ciutadà

Hiritarrok.net

Castellano | Euskara

'Blog bat herritar bakoitzarentzat' kanpainak urtebete egin du eta 3.000 'blog herritar' berri ditu

MADRIL, 18 (EUROPA PRESS.NET)

Europa Press.net agentziak Espainia osoan sustaturiko 'blog bat herritar bakoitzarentzat' kanpainak urtebete egin du martxan jarri zenetik, eta 3.077 'blog herritar' berri ditu, 36 probintzia, irla eta hiri autonomoetako 103 udalerritan aurkeztua izan ondoren. Kanpainaren helburua da toki-izaerako eduki digitalen sorrera erraztea eta udal-eremuan herritarren partaidetzarako bide berriak sortzea.

Kanpaina 2006ko apirilean Vigon inauguratu zenetik, ehundik gora udalerrik egin dute bat berarekin herri bakoitzeko bizilagun eta kolektiboen artean 'blog' fenomenoa zabaltzeko, herritarrei komunikatzeko eta parte hartzeko aukera berriak emateko asmoz. Parte hartu duen herri eta hiri bakoitzak 'Koaderno Herritarrak' toki-plataforma bat sortu du, aurretik existitzen ziren herri bakoitzarekin loturiko bitakorak gehituz eta toki-eremuan hastapen digitaleko tailerren eta zabalkunde kanpainen bitartez 'blog' berriak sortuz.

Azken 12 hileetan 11.046 artikulu eta 6.034 argazki argitaratu dira kanpainaren ondorioz sorturiko 3.077 'blog' herritarretan. Horiei, toki-plataformetara gehituriko kanpoko 'blog'-etatik helduriko 6.721 artikulu eta argazkiak gehitu behar zaizkie. Audientziari dagokionez, kanpainarekin bat egin duten tokiko blogosfera guztiak 42.774 erabiltzailera iritsi ziren joan den martxoan; erabiltzaile horiek guztiek 82.751 bisita egin zituzten eta 718.090 orri ikusi zituzten martxoan zehar.

Tokiko blogosfera aktiboenen artean Portugalete herri bizkaitarra nabarmendu da (www.portugalete.hiritarrok.net), herriko bizilagunek sorturiko 225 Koaderno Herritarretan 1.421 artikulu eta 959 argazki pilatu baititu berak bakarrik, 2007ko martxoan audientzia 3.718 erabiltzailekoa izanik; ondoren daude Cadiz probintzia andaluziarra (www.cadiz.cuadernosciudadanos.net), 681 artikulu eta 349 argazki, eta 2.334 erabiltzaileko audientziarekin; A Coruñako Arteixo herria (www.arteixo.cidadans.net), 638 artikulu eta 212 argazki, eta 2.066 pertsonako audientziarekin; Oviedo, 586 testu eta 407 irudi, eta 2.395 laguneko audientziarekin; eta Aviles hiri asturiarra, 580 artikulu eta 422 argazki, eta 2.763 pertsonako audientziarekin.

Valid XHTML 1.0
Valid CSS
Isilpeko zenbait eskubide
Isilpeko zenbait eskubide